XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haurraren ama Kum-i oihuka eta mehatxuka hasi zitzaion.

Emakumearen oihuak entzun zituztenean, goardia zibil talde bat etorri eta Kum atxilotu zuten.

Egun batzuk geroago, epaitu eta sutan erreta hiltzera kondenatu zuten.

Kum-ek, bere ama eta anaiak agurtzera joateko baimena eskatu zien epaimahaikoei.

Hauei ongi iruditu zitzaien eta baimena eman zien.

Kum joan zen etxera eta bertan geratu zen.

Bere ordez Kom joan zen.

Biharamonean, Kom hartu zuten Kum zelakoan.

Gero taket batetan lotu zuten.

Azpian egurra jarri eta ondoren sua eman zioten.

Ordu batzuk geroago, Kum hilda egongo zela pentsatu zuten.

Sua itzaltzera zihoazela, Kum-ek begiak irekitzen zituela ikusi zuten.

Gero, aharrausi egin ondoren zera esan zuen:
- Aaah! Zein ongi egiten den lo suaren epelean! Borreroak harrituta geratu ziren.

Ez zuen erredura bat bera ere.

Bota zuten egur gehiago baina ez zuten ezer lortu.

Orduan epailariak honela esan zuen: - Ezin badugu erre lepoa moztuko diogu.

Orduan Kom-ek bere ama eta anaiak agurtzeko baimena eskatu zuen. Berriz ere eman zioten.

Joan zen Kom eta Kim etorri zen.

Borreroak lotu zizkion eskuak eta Kum zelakoan enparantza handi batetara eraman zuen.

Han jende pila bat zegoen.

Erdian taulatu bat zegoen.

Kim-ek taulatu gainera igo zuen.

Borreroak ezpata atera eta ahal zuen gogorren eman zion.

Ezpatak salto egin zuen Kim-en lepoan.

Berriz ere, beste kolpe bat eman zion borreroak, lehen baino gogorrago oraindik.

Ezpata autsi egin zen bigarrenean.

- Ez erre eta ez leporik ebaki ezin diogunez, itsasora botako dugu esan zuen epailariak.

Kim-ek ama eta anaiak agurtzera joateko baimena eskatu zuen.

Horrela, bada, Kim joan eta Kem etorri zen.

Lotu eta untzi batetan sartu zuten.

Itsaso barrura eraman zuten eta uretara bota.

Orduan Kem ura edaten hasi zen.

Azkenerako putzutxo batzuk geratu ziren bakarrik.

Beraz, Kem ez zen ito.

Untziko jendeak oinez joan behar izan zuen etxera.